2004-10-02 Ikasturte berriaren hasiera
Datorren urriaren 15ean, ostiralez, emango zaio hasiera aurtengo ikasturteari. 19:00etan Esmalteria plazako Orereta Ikastolaren egoitzara agertzea nahikoa litzateke, baina nahi izanez gero, bulegoa@lauhaizetara.net helbidera idatziz ere izena eman daiteke.

2004-09-22 Nobedadeak
Azkenaldian nahiko utzia eduki ondoren, webgune honi mugimendu gehixeago ematen hasi beharko da laister, ikasturte berriarkein batera.

Txantxangorri sariko mp3ak igoko genituela agindua genuen, baina webgunearekin izandako arazo batzuk zirela medio, ezin izan ditugu igo. Hala ere, ahal dugunean entzuteko pronto egongo dira hauek ere.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu Bertsozale elkartearen webgunearen kudeatzaileei, lotura bat jarri baitigute beren webgunean. www.bertsozale.com

Besterik ez oraingoz...gogoratu urtero bezala urria bukaeraldera ekingo diogula ikasturte berriari. Izen ematen interesaturik egon ezkero, jarri harremantan Lau Haizetara-rekin: bulegoa@lauhaizetara.net


2004-07-15 Josu Oiartzabal "Xamoa", Txantxangorri sariko txapeldun.
Ansa eta Josu Oiartzabal "Xamoa" azken fasean txapela nork lortuko lehian ibili ostean, Oiartzabal izan zen azkenean txapela eskuratu zuena.
Saio polita eta entzuterraza izan zen larunbateko saioa, berriki zabaldutako Agustinetako auzo-elkarte berrian egindakoa. Saioaren bukaeraldera, publikoak bertso onena bota zuen bertsolaria bozkatu zuen, eta Albistur izan zen bozka gehien jaso zituena.
Berriki askatutako Jon Gaztelumendi izan zen sariak banatzeko ardura izan zuena. Txapela lehenengo geratu zen Josu Oiartzabali-302,5 puntu-, oroigarri bat bigarren geratu zen Jon Ansari-296,5-, eta bi liburu Aitor Albisturri, bertso onenagatik: Lander Garroren Orain galdera berriak ditut eta Eider Rodrigez-en Eta handik gutxira gaur. Albistur izan zen gainera hirugarren postua lortu zuena ere, 200,5 punturekin. Laugarren Arkaitz Oiartzabal geratu zen, 189rekin, bosgarren Manex Mujika 188rekin eta seigarren Haritz Casabal. Azken hau Iker Goņiren lekua betetzera joan zen, ezbehar bat zela eta ezin izan baitzuen joan, nahiz Haritz ez zen finalera pasa.

Egun batzuen buruan sareratuko dugu saioaren grabazioa.


2004-06-30 Laister izango duzu webgune hau guztiz amaitua
Konturatuko zinenez, menuko aukerek ez daramate inora. Lasai, zure arratoia primeran dabil(hala uste dugu behintzat) eta ez zaizu birusik sartu(espero dugu). Atal guzti horiek egin gabe daude oraindik, eta saiatuko gara ahalik eta azkarren martxan jartzen. Bitartean, berriak irakurri ditzakezu hemen, eta guk antolatutako hurrengo saioak noiz diren ikusi orri honen eskubialdean. Hala ere, beste edozein akats ikusiko bazenu, edo zerbait nola hobetu dezakegun proposatu nahi baduzu, jarri kontaktuan webmasterrarekin, honako helbide honetan: oier_ia@euskalerria.org.

2004-06-29 Txantxangorri sariko kanporaketa entzungai
Txantxangorri sariko kanporaketaren grabazioa mp3 formatuan sareratu dugu, edonoren eskura.
Egin klik hemen grabazioa entzuteko edo jaisteko(14,3 MB).
Webgunea guztiz bukatzean, hau eta saio gehiago ere audioa atalean izango dituzu eskuragarri.

2004-06-28 Badakizkigu Txantxangorri sariko finala jokatuko duten sei bertsolarien izenak
Ostiralean egin zen aurtengo Txantxangorri sariaren kanporaketa, Arkaitza tabernan, eta kanporaketa jokatu zutenetatik hiru pasa dira finalera: Aitor Albistur, Iker Goņi eta Manex Mujika. Horiek dira Jon Ansa, Arkaitz Oiartzabal eta Josu Oiartzabal-ekin batera Txantxangorri sariaren finala jokatuko dutenak. Albisturrek 198 puntu lortu zituen, Goņik 194,5 eta Manex Mujikak 194. 4.postuan Haritz Casabal pasaitarra geratu zen 185,5 punturekin, bosgarren Asier Etxeberria 177,5rekin, eta azkena, Gorka Etxeberria, 162rekin.
Finala uztailaren 10ean izango da, Agustinetako auzo elkartean, eta afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko Arkaitzan. Porra ere egingo da, herriko beste taberna batzuetan.